XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GORRERAREN ESKEMA MEDIKU-PSIKOLOGIKOA Haur gor bezala hartzen dugu entzuteko gaitasuna erabat edo hein batetan ez daukan haurra.Huts hau bi sailetan bana daitezkeen zenbait eragileren ondorio bezala etor daiteke: lortuak, jatorrizkoak.
Lortutako
Jatorrizkoak jarauntsiak dira edo fetu egoeran lortuak, eta zergatirik nagusienetakoa amaren gorrina da.
Funtsean bi gorreria bereizten ditugu: transmisiokoa, eta perzeptziokoa.
Transmisiozko gorreria gaisotasun trauma edo akats batek erdiko belarrian sortutako funtzionamendu huts baten ondorioa da.
Gorrera mota hau sendagin edo kirurgi bidez erabil daiteke, entzumena berera erakarriz.
Perzepzio gorrerak barne belarriari jotzen dio, eta honek problema zailtzen du ez baitago apenas ezer lortzerik kirurgi eragiketaren bidez eta gaur arte behintzat operazio teknikak arazoa konpontzeko ikerketa eta experimentazio mailan aurkitzen dira.
Gorrera mota honetan, larriak edo sakonak direnean, birgaitzera jo behar dugu, haurra aurkitzen den bakardade eta
Areago, gorrera guztiak ez dira
Azalpen honetan perzepziozko gorrera larri edo sakonak dakartzan arazoei buruz ari gara une oro.
Galeraren handitasunak, gorrera sortu duten zergatiek, eta berau azaldu den adinak haien artean bereizkuntza jakingarriak dakartzate, eta horregatik ezin esan daiteke akats honek benetan jota dagoenarengan psikologia berezirik sortzen duenik.
Halere, orokorki esan genezake bakoitzaren baitan ezinak sortzen dituela zentzu oker honek, lorpenetarako iraganbideak urritu, kanpotiko ziriketak murriztu eta adimen funtzio berezien ariketak aldatzen dituen neurrian.
Azaleko hutsik nabariena mututasuna da, gorreraren ondorio bezala datorrena.
Haurrak zarata atera ditzake (builak, zotinak, etab.), ahots aparatoa egoera onean dagoelako, baina ez da hitzik esateko gauza berariaz irakasten ez zaion artean.
Haur entzumendunak hiztegia eta hizketa arauek erabiltzen entzunez ikasten ditu eta berak imitazio bidez praktikatuz, irakaskuntza